Geltokietako arreta murrizteak eta bertako zereginak azpikontratatutako langileek egiteak Metro Bilbaoko erabiltzaileen kaltetan doa

2022/09/13
Geltokietako arreta murrizteak eta bertako zereginak azpikontratatutako langileek egiteak Metro Bilbaoko erabiltzaileen kaltetan doa
ELAk Metro Bilbaoko geltokietan ez zaiela bezeroei behar bezalako arretarik ematen salatzen du, eta denboran zehar errepikatzen den egoera gero eta larriagoa dela

Guztiz kezkagarria da geltokiek aspalditik jasaten duten arreta falta. Pandemia aurreko eguneroko bidaiari kopurua berreskuratu da, baina bezeroentzako arreta-zerbitzuak behera egiten dute. Egunero ikus daiteke gero eta geltoki gehiago daudela arretarik gabe, lehen eta bigarren mailako geltokiak sortuz, nahiz eta txartel bera ordaindu.

Geltokietan metroko langilerik ez dagoenez (geltokia gainbegiratzen), zerbitzuak behar bezala funtzionatzeko funtsezkoak diren lanak egin gabe gelditzen dira. Instalazioen prebentzioa eta babesa kaltetzen eta oztopatzen da. Enpresak metroz kanpoko langileekin ordezten ditu eginkizun horiek, eta langile hauek euren lana utzi Metro Bilbaoko zereginak egin behar izaten dute, horretarako beharrezkoa den kualifikaziorik izan gabe. Bezeroarentzako arretarik ez dago egoera eta gorabehera larrietan, eta horrek kalte egiten die metroa erabiltzen duten erabiltzaileei, arretarik gabeko geltokietan ez baitago arazoak berehala konponduko dituenik. Metroz bidaiatzen duten pertsonen babesgabetasuna erabatekoa da egoera horien aurrean.

Ez da ulertzen Metro Bilbaok zerbitzu publiko bat eskeintzen duelarik, hiri eremuko pertsonen garraioa, zerbitzuaren errentagarritasuna pertsonen arreta egokiaren aurretik lehenestea.