Genero indarkeriaren beste biktima bat

2007/04/19
Hogeita bi urte inguruko gizon batek bere neska laguna erail zuten apirilaren 19an Tuteran.Genero indarkeriaren beste adibide bortitz hau salatzeko eta gaitzesteko ELAk bat egingo du Euskal Herrian egingo diren kontzentrazioekin. Iruñean, esaterako, Genero indarkeriaren aurkako plataformak apirilaren 20rako egin du kontzentraziorako deia. 19:30ean elkartuko dira Iruñako udaletxe parean.

Emakumeon Mundu Martxako plataformak, berriz, astelehenean (apirilak 23) egingo ditu kontzentrazioak:

-Gasteizen, Andramari Zuriaren plazan, 20:00etan.

- Bilbon, Arriaga plazan, 19:30ean.

- Donostian, Boulevarrean, 19:30ean.

Hegoaldeko hiriburuez gain, hainbat herritan ere egingo dira bilkurak.