Georgia Pacific-eko enpresa batzordearen itxialdia

2007/03/28
Georgia Pacific-eko enpresa batzordea itxialdia egiten ari da enpresaren bulegoetan. Georgia Pacific-en ez da lan hitzarmena berritu 1999. urteaz geroztik, eta langileek hitzarmen berri bat sinatzea eskatzen.

Egoera honen aurrean, langileek greba mugagabea hasi zuten iragan urtarrilaren 8an. Langileek 16 orduko lanaldiaren murrizketa eskatzen dute hiru urtetarako hitzarmenean; soldata igoerei dagokionez KPI+1,5 eskatzen dute lehen urterako, eta KPI + 0,75 datozen bi urteetarako.

Georgia Pacific Nafarroako Allo herrian dago kokatua.