Gerdauk berehala eman behar du bere lantegien etorkizunari buruzko informazioa

2015/10/16
Gerdauko langileek Euskal Herrian lan-baldintzei dagokienez murrizketa handiak jasan dituzte, horrela lantegien etorkizuna bermatuko zela agindu zitzaielarik. Enpresa salgai dagoela egia balitz, berriro agerian geratuko litzateke honelako konpainietan emandako hitzak ez duela balio handirik.

Prentsan agertu denez Gerdauk Europako Altzairu Berezien saila salgai jartzea erabaki duela, ELAk honakoa adierazi nahi du:

         - Gerdau taldeak albistea egia ala gezurra den esan behar du, eta enpresaren etorkizunari buruzko berri zehatza eman.

         - Europako Gerdauren lantegiek ez dute zertan ordaindu taldearen Brasilgo krisia. Hemen azken urteetan etekin handiak lortu dituzte, lehiakorrak dira eta balio handiko langileak dihardute.

         - Gerdauko langileek Euskal Herrian lan-baldintzei dagokienez murrizketa handiak jasan dituzte, horrela lantegien etorkizuna bermatuko zela agindu zitzaielarik. Enpresa salgai dagoela egia balitz, berriro agerian geratuko litzateke honelako konpainietan emandako hitzak ez duela balio handirik.

         - ELAk enplegu duina bermatzen duen industriaren alde egingo du. Helburu hori nahi dutenek bide berean topatuko gaituzte. Dei egiten diegu euskal erakundeei Gerdauko lanari esker bizi diren familiei etorkizuna ziurtatzen lagun dezan.