Arabako suhiltzaileak

Gerentearen dimisioa eskatu dute langileek

2024/07/04
Langileen Batzordeak (funtzionarioen ordezkariak) eta Suhiltzaileen Foru Erakundeko lan kontratuko langileen ordezkaritzak dimisioa formalki eskatu diote Gobernantza, Euskara eta Berdintasun Saileko Foru diputatuari eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiari.

Funtzionarioen eta lan kontratuko langileen ordezkariek Arabako Foru Suhiltzaileen Erakunde Autonomoko zuzendari gerentearen dimisioa eskatu dute, ez dituelako trebetasun pertsonal nahikorik, ezta beharrezkoak diren ezagutza eta esperientziarik ere. Karguan hiru urte eman ondoren, sindikatu guztiek uste dute, alde batetik, bere jokabidea ez dela lanposturako egokia. Izendatu zutenetik tentsioa areagotu da, eta pertsonalarekiko harremanak okerrera egin du, egoera erabat jasanezina izateraino.

Bestalde, salatu dute larrialdietan dituen ezagutza eta esperientzia ez direla lanposturako egokiak, eta ez duela Administrazio Publikoaren funtzionamenduaren berri. Besteak beste, nabarmentzekoa da Arkauterekin batera antolatu zuen suhiltzaileen LEParen egoera, ehunka oposiziogilek judizializatu dutena.

Salatu dute 3 urte baino gehiago daramatzatela zerbitzubururik gabe, norabide estrategikorik gabe, 2024ko baso kanpaina ez dela egin eta eguneroko gatazka teknikoen koordinazioa aldebakarrez egiten dela, inolako irizpide teknikorik gabe.