German Kortabarria, ELAko komunikazio arduradunaren hitzak, Herritarren Zerrenda baliogabetzen duen Auzitegi Gorenaren epaia dela eta.

2004/05/24

"Auzitegi Gorenaren erabaki hau oso larria da demokrazian sektore guztiek izan behar dutelako adierazteko eskubidea eta ondorioz hauteskundeetara aurkezteko eskubidea. Euskal Herrian ordea salbuespen egoera bizi dugu" adierazi du Kortabarriak. "Erabakiak argi eta garbi erakusten du PSOEk ez duela Euskal Herriarentzat plangintzarik eta PP-PSOE itunarekin jarraitzen duela."