German Kortabarria, Idazkari Nagusi Albokoaren hitzak Euskadi Irratian

2005/07/25

Gaur goizean Euskadi Irratiko "Goiz kronika" irratsaioan egindako elkarrizketan, ELAko idazkari nagusi albokoa, German Kortabarria asteburuan Donostian izandako istiluen inguruan hitz egin du. Istilu horietan, Baga Boga plataformako ordezkari Josetxo Ibazeta zauri larriak izan zituen.

"Guk sabotaje ekintzak eta azken egunetan izan diren erasoak arbuiatzen ditugu. Baina, era berean, heriotza baten aurrean mundu guztiak dolua adierazteko eskubidea duela uste dugu, eta ez da Ertzaintzaren lana ektialdi horiek eragoztea, baldin eta era baketsuan egiten badira".

Donostiako Baga Boga plataformaren ordezkari Josetxo Ibazetaren aurka izandako portaera bidegabea kritikatu du bereziki. "Ertzaintzaren jokaera guztietan errespetatuak izan beharko lirateken objektibitate eta proportzionaltasun irizpideak baino gehiago gorrotoak bideratatuko jokaera bat dela dirudi", azpimarratu du.

Kortabarriak nabarmendu duenez, beharrezkoa da Ertzaintzaren barruan gertatutakoa argitzea, eta ardurak zehaztea. ELA-Ertzaintzaren barruan jokaera hori ikertua izango dela ere eman du jakitera.