German Kortabarriaren adierazpenak, euskalgintzaren polizia operazio berriaren aurrean

2003/10/15

Euskalgintzako hainbat pertsona eta enpresen aurka Del olmo epailearen aginduz burutako polizia operazioaren aurrean, German Kortabarria ELAko komunikazioa arduradunak Martin Ugalde Kultur Parkean egindako adierazpenetan zortzi atxilotuen egoerarekiko kezka agertu du eta atxilotuok gizalegez tratatuak izan ditezela exijitu du. ELAko bozemalearentzat operazioa euskalgintzaren aurkako eraso berri bat da, zuzenbide ororen aurkakoa, eta lan eta militantzia itzelaren ondorioz sortutako eta eraikitako proiektua hankaz gora botatzea du helburu.
Euskalgintzak badu eskubidea bere garapen propioa eta autonomoa izateko, eta behingoz bakean utz dezatela eskatzeko. Euskaldunok ere bakea utz gaitzaten eskubidea dugun bezala.