Gero eta enplegu eskas gehiago
-
Langabezian daudenen kopurua 14.200 pertsonatan jaitsi da azken urtean (egun 217.000 langabetu daude). Langabezia tasa %15,2koa da, Europako 5. altuena Greziaren (%25,6), Espainiar Estatuaren (%22,5), Zipreren (%16) eta Kroaziaren (%15,8) atzetik.
-
Biztanleria aktiboa 15.200 pertsonatan jaitsi da azken urtean.
-
Aldi baterako enpleguen gorakada haundia eman da, azken urtean %14,7 igo dira behin-behineko enpleguak, eta ia 4 enplegutik 1 aldi baterakoa da.
-
Enplegu partzialak guztien %19,2 dira, eta hauen %80,2a emakumeen esku dago.
Datu hauek Hego Euskal Herriko egoera larria erakusten dute, langabezia altuarekin eta aldi baterako enpleguen eta enplegu partzialen igoera izugarriarekin.
Langabetu kopurua jaisteak ez du suposatzen neurri horretan enplegua sortzen denik. Zentzu horretan biztanleria aktiboa 15.200 pertsonatan jaitsi dela azpimarratu behar da, eta lana duen biztanleria kopurua ez dela azken urtean ia aldatu (900 gutxiago daude orain).
Begi bistakoa da ezartzen ari diren politikak ez dutela enplegurik sortzen, eta gainera egiten diren kontratu berriak baldintza txarragoetan egiten direla. Politika hauek prekarietatearen bidez langileen pobretzea dute helburu.