MILITARISMOAREN AURKA
Gerraren eta genozidioaren aurkako mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Gaur, otsailak 24, hiru urte bete dira Errusia vs. Ukraniako gerratik. Hori dela eta, Gerrarik EZ, Euskal Herriko Karta Sozialak, Gernika Palestina, Yala Nafarroa, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Euskal Herriak Kapitalari Planto plataformek mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan.
Hona hemen hitzorduak:
- BILBO: Arriaga plaza 19:00etan.
- DONOSTIA: Bulebarra 19:00etan.
- IRUÑEA: Udaletxe plaza 19:00etan.
- GASTEIZ: Andre Mari Zuriaren plaza 18:30ean.
ELAk mobilizazio hauetara atxikitu ez ezik hauen deitzailea ere bada.