GESTAMP tropelgintzako taldeak soldatak murriztu eta lanaldia luzatu nahi du

2012/07/16
Matricerías Deusto, GTS eta Araluce enpresak osatzen dute GESTAMP taldea eta 390 langile dituzte Igorre eta Zamudioko lantegietan. Soldata murrizketak salatzeko langileak bi orduko lanuzteak egingo dituzte uztaileko eta abuztuko astearte eta ostegunetan.

 

Matricerías Deusto, GTS eta Araluce enpresak Zamudio eta Igorren daude, 390 langile dituzte, eta automobil-sektoreko trokelak diseinatu, ekoitzi eta prest jartzen aritzen dira. Aipaturiko enpresetako langileek, biltzar orokorrean eta gehiengo zabal batez, erabaki dute 2 orduko lanuzteak egitea uztaileko eta abuztuko astearte eta ostegunetan, eta beste biltzar orokor bat irailean egitea, orduan hurrengo neurriak erabakitzeko.

Deialdi horren arrazoia enpresaren murrizketei aurre egitea da; izan ere, langile horiek izozturik izan dituzte soldatak 2009, 2010, 2011 eta 2012. urteetan, eta hala ere, enpresak %20 soldatak jaistea proposatu du bere hitzarmen-plataforman, eta urteko lanaldia 36 eta 56 ordu bitartean luzatzea, norberaren lanaldi-motaren arabera; eta baita proposatu ere gizarte-eskubideak modu sistematikoan ezabatuz joatea.