Iritzi politikoak zigortzen dira

2008/09/17
ELAren iritziz, 21 herritarrei 8 eta 10 urte bitarteko espetxeratzea ezarri izana, baita Amnistiaren aldeko Gestorak eta Askatasuna legez kanpo jarri eta desegiteko agintzea ere, EAE-ANVren kontrako epaiaren bide beretik datoz.

“Epaileak bata bestearen atzetik ari dira horrelako erabakiak ematen, eta beldur gara ez ote den gauza bera gertatuko EHAKri buruzko sententzia kaleratzen denean”. “Espainiako botereen helburua euskal gizarteko sektore bat bete-betean kriminalizatzea da”. 

 Gertakari eta erabakiok direla-eta, ELAk berretsi egin nahi du presoen eskubideekiko hartu duen konpromisoa, eta salatu egiten du pairatzen duten egoera larri eta onartezina, batik bat gaixo daudelako libre beharko luketenek eta kartzela zigorra arbitrarietatez luzatuta daukatenek, justiziaren eta demokraziaren oinarriekin zerikusirik ez duten politiken ondorioz.