Getxoko atentatua gaitzetsi du ELAk

2005/01/18

Gaur arratsaldean Getxon gertatu den atentatua dela-eta, ELAtik adierazten dugu:

  1. Egintza gaitzesgarri horri tinko egiten diogula uko;

  2. sinestuta gaudela horrelako egintzek herritarrak arriskutan jartzen dituztela, giza eskubiderik funtsezkoenak urratzen dituztela, eta mina, amorrua eta asaldaketa besterik ez dutela ekartzen;

  3. atentatuan zauritu den ertzainari gure elkartasuna agertzen diogula, eta laster batean erabat sendaturik egotea opa diogula;

  4. berriro ere eskatzen diogula ETAri armak uzteko, sindikatu honetako Batzorde Nazionalaren azken adierazpenean jasotzen denez, hori egingo duelako esperoan eta eskean baitago euskal gizartea;

  5. dei egiten diegu alderdi guztiei konponbide demokratiko bat eraikitzeko, baretze eta elkarrizketa bidetik.