Bizkaiko zahar-etxeak

Getxon egin dute manifestazioa, soldatak desizozteko

2023/03/17
Hiru urte daramatzate Bizkaiko zahar etxeetako plantillek soldata berdinarekin, prezioek izugarri igo diren garaiotan. 30 greba egun egin dituzte dagoeneko erresidentzia publikoetako langileen baldintzak eskatuz.

Bizkaiko zahar-etxeetako langile grebalariek manifestazioa egin dute gaur Getxon. Bertan, ELAko Eskumaldea eskualdeko militanteen babesa izan dute.

Langileak kexu dira 2020tik soldata izoztuta daukatelako, nahiz eta bizitza izugarri garestitu egin den. Egungo soldatekin, oso zaila zaie hilaren amaierara modu duinean iristea. Horrekin batera, salatu egin dute ere pribatizatu gabeko zahar etxeetako langileekin alderatuz % 40tik gorako diskriminazioa pairatzen dutela.

Egoitzak pribatizatuta, langileen baldintzak okertzeaz gain, erabiltzaileek jasotzen duten zerbitzuak ere egiten du behera.

Guzti horregatik, Bizkaiko zahar etxeetako langileek eskatzen dute patronalek eta Foru Aldundiak arazoa konpontzeko urratsak eman ditzatela: sektoreko hitzarmena sinatzeko, langileen baldintzak pribatizatu gabeko zahar etxeetako langileenekoekin parekatzeko eta erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko.