Geyser eta Edesa Industrialeko (Fagor) langileen kaleratzeak salatu dituzte

2016/12/07
Langileen batzordeak (ELA eta LAB) salatu dute ez dutela enpresaren bideragarritasun planik ez etorkizuneko planik ezagutzen, eta litekeen inbersore bat izatetik pasatzen denik ere ez. Datorren astelehenean, abenduak 12, ordubeteko lanuztea egingo da 10:15 eta 11:15 artean, lantoki guztietan, Basauri, Eskoriatza eta Garagatzan. Era berean, kaleratzeak gauzatzen diren einean.

Langileen Batzordearen Agiria :

Fagor CNAko (Geyser eta Edesa Industrial) Zuzendaritzak berehala egin nahi dituen kaleratzeen inguruan, langileen ordezkaritzak honako hau adierazi nahi du:

  • Urriaren 26 tik aurrera, enpresak ERE bat ezarri duela egosketa eta garbigailuetan. Egosketako langileak hiru aste langabezian egon dira, eta garbigailuetako langileak oraindik ez dira lanean hasi, urriaren bukaeraz geroztik.

  • Kontsulta epearen barnean, argi azaldu genuen, EREa ez zela enpresak dituen arazoen konponbidea.

  • Enpresak, orain, aurrera eraman nahi dituen kaleratzea ere, ez direla konpobidea.

  • Kaleratzeek ez dute sentzurik, azaltzen zaigun moduan “gastuen kontuak onbideratzeko” badira. Gure ustean, badaude beste era arrakastatsuagoak, elkarlanean arituko bagina.

  • Kaleratze traumatiko hauek ordezkatzen dituzten beste alternatiba batzuk ere luzatu dizkiogu enpresari, honen ezezko erantzuna jasoz, izan ere derrigorrezkoak baitira bere etorkizuneko estrategian.

  • Ez dugu enpresaren bideragarritasun planik ez etorkizuneko planik ezagutzen, eta litekeen inbersore bat izatetik pasatzen denik ere ez.

Proiektu honetan aktore estrategiko gehiago daudela ere gogorarazi nahi dugu. Horrela, MCC bera dago, lurzoruaren jabea dena; Fagor S.Coop bera, marka komertzialaren jabea; eta batez ere Eusko Jaurlaritza, bere Garapen Ekonomikoko Sailetik, sarri, CNAren proiektuaren aldeko agertu dena.

Guzti honegatik gaude hemen. Ordu beteko lanustea egin dugu gaur, eta agerraldi eta ekintzekin jarrituko dugu kaleratze planarekin jarraitzen badute eta enpresaren bideragarritasuna eta etorkizuna azaltzen ez badute.

Ekintzak hasteko, datorren astelehenean, abenduak 12, ordubeteko lanuztea egingo da 10:15 eta 11:15 artean, lantoki guztietan, Basauri, Eskoriatza eta Garagatzan. Era berean, kaleratzeak gauzatzen diren einean.