Gezurra aitzakiatzat erabiltzen du Adegik

2010/09/24
Adegiko ordezkariek gaur goizean eginiko adierazpenen ondoren, ELAren aburuz Gipuzkoako patronalaren negoziaziorako borondate eza ezkutatzen da. Mahai gainean greba deialdirik gabe, bederatzi hilabetetako negoziazio luzea eman eta gero, Adegik ez du batere mugitu posizioa, bere jarrera setatiena erakutsi duelarik.

Adegik berean jarraitzen du soldatak bere horretan utzi , lan eguna handitu, malgutasuna areagotu eta orain arte Gipuzkoako metaleko hitzarmenean jasotako langileen eskubideak deuseztu nahian. 

ELAk eta LABek datorren asteko 28rako, asteartez, deituriko mahai negoziatzailearen bilerara patronala bertaratuko ez balitz, Adegk metaleko langileekiko duen ageriko mespretxua erakutsiko luke, finean langileek hitzarmen duin bat eskatzen dute, besterik ez.

Guzti honek agerian uzten du estatuko hitzarmenaren alde ADEGIk egin duen apustua Gipuzkoako metaleko langileen baldintzak okertzeko asmoz. Eta negoziazioan aurrerapausorik ez emateko gezurra darabil aitzakiatzat.