GFI-NORTEko langileek lanuztea dute

Enpresa Batzordearen iritziz “etekinak goraka doazen bitartean, ulertezina da enpresak benetako finantza-egoera aitortu nahi ez izatea, sektoreko enpresa askorentzat desiragarri izango zen egoera”. Eta honela jarraitzen dute esaten “igoerarik txikiena ere ukatzen diote plantillari, soldatak 2012tik izozturik egon badira ere; gainera, irregulartasunak ere egiten dituzte, antzinatasun-osagarriak langile batzuei baino ez baitizkiete ordaintzen, eta lankideek dituzten kategoriak ez datoz bat benetan betetzen dituzten eginkizunekin”.
GFI-NORTEk, 500dik gora langile dituela, ematen dituen informatika-zerbitzuen bezeroak, besteak beste, hauek dira: IBERDROLA, LANTIK, EJIE, VODAFONE, EUSKALTEL, BBVA... Eta nabarmendu dute “TIC informatika-sektorean gehien hazi den eta mozkinak gehien ugaldu dituen enpresetariko bat izan da azken urteotan”. GFI-NORTEko zuzendari Jose Echezarrak orain dela gutxi hartu du Euskadiko Elektronika Teknologietako eta Informazioko Industrien Clusterreko (GAIA) lehendakaritza.
Atal sindikal desberdinek jarritako demanda ugarien ondoriozko epaiketak noiz gauzatuko diren zain gaudela, Enpresa Batzordeak adierazi dute “orain arte burutu diren ekimenen ondotik enpresak ez du erantzunik eman; hori dela-eta, plantillak hala nahi badu, mobilizazio berriak antolatu beharko dira”.