Kiroldegietako langileen mobilizazioak Gipuzkoan

2010/01/11
ELA eta LAB sindikatuek deituta lan hitzarmenaren aldeko mobilizazioak egingo dira Gipuzkoako udal kiroldegietan.

Sindikatuok salatu dute kiroldegiak kudeatzen dituzten enpresek hiru urteko negoziazioen ondoren adosturiko aurre-hitzarmena ez sinatzea erabaki dutela, eta urtarrilaren amaierako arazoari irtenbide bat ematen ez baldin bazaio mobilizazioei ekiteko prest agertu dira.

ELA eta LAB sindikatuek arlo honetako langileen lan baldintzak Gipuzkoako okerrenetarikoak direla adierazi dute. Hala, miseriazko soldatak eta iruzurrean egindako behin-behineko lan kontratuak dituztela adierazi dute. Era berean nabarmendu dute urteko lan egutegirik ez daukatela  eta aparteko gain saririk ez dutela jasotzen, nahiz eta gauetan eta igandeetan lan egin.