Gipuzkoa Aurrera ez finantzatzea, berri ona da

2011/11/04
ELAk uste du albiste ona dela Gipuzkoako Aldundiak hartu duen erabakia, Gipuzkoa Aurrera 2012tik aurrera ez finantzatzea. Izan ere, diru publikoz finantzatutako erakunde hau adibide lotsagarria baita herri-erakundeak nola jartzen diren etekina maximizatzea beste helbururik ez dutenen zerbitzura.

Gipuzkoa Aurrerarekin joera neoliberal nabaria duten esku pribatuetan (Adegi, Merkataritza Ganbara, MCC) uzten zen Aldundiak egin beharrari buruzko erabakia. Horrenbestez, porlanaren lobbyak sinetsarazi nahi zigun Gipuzkoarentzako zein EAErentzako lehentasuna azpiegitura erraldoiak egitea zela, esaterako, Pasaiako Portua; hauetan diru publikotik etorritako ehunka eta milaka milioi euroko gastua egin behar zen enpresa jakin batzuren negozioa bermatzeko.

 

Bestalde, Aldundia parte hartzeari buruzko dinamika berri bat prestatzen ari denez, ELAk gogoratu nahi du iraganeko hankasartzeak berriro gerta ez daitezen kontsulta egin beharko liekeela eragindako erakundeei, parte hartze hori bideratzeko modurik egokiena zein den erabakitze aldera. ELAk jarrera hau dagoeneko Gipuzkoako Aldundiari helarazi zion, baita esan ere sindikatuen parte hartzea, ezinbestekoa dena, erreala izan behar dela, eta ordezkaritzan zein erabakiak hartzerakoan irizpide demokratikoak aintzat hartu behar direla.