Gipuzkoako adineko egoitzetan mobilizazioak

2009/01/26
Adegi eta Lares patronalek, adinekoen egoitzetako negoziaketan kontutan hartzeko proposamenik egiten ez dutela eta, ELAk Gipuzkoako Egoitzetako langileei, mobilizatzera dei egin die. Era honetan otsailaren 27an elkarretaratzeak egingo dira atseden denboran.

Urtarrilaren hamalauan burututako adinekoen egoitzetako negoziaketaren azken bileran, patronalaren eskaintza hutsekoa izan zen. Beste behin, patronalek, hitzarmen zoragarria dutela leporatuzieten langileen ordezkariei . Patronalaren hitzetan, “sektorea ez dago prekarietatean eta ez dute duintzeko beharrik ikusten”.

Onartezina deritzogu, patronalek azaldu duten negoziatzeko borondate faltari  eta horregatik, ELAk Gipuzkoako Egoitzetan konzentrazioak deitu ditu bihar, asteartea, hilak, 27, atseden garaian eta ordutegi ezberdinetan, patronalek euren jarrera alda dezaten.