Gipuzkoako adinekoen egoitzetako patronalek premiazko negoziazio mahaia deitu dute biharko, uztailaren 15erako, 261 greba egunean

2022/07/14
Gaur ere greba eguna dute, eta langileek elkarretaratzea egin dute Aldundiaren aurrean sanferminetako 'Gaixoa zu' irudikatuz egoitzen eredua salatzeko

'Gaixoa zu, egoitza batera joan behar baduzu'. Horrela, San Ferminetako 'Gaixoa ni'-a Gipuzkoako Diptuazioaren aurrean irudikatuz, egoitzetako langileek lurraldeko erresidentzietako errealitatea salatu dute. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundia 2030erako egoitza ereduarentzako Liburu Berde nonahi iragartzen dabilen arren, ez da gai, lau urteko grebaren ondotik, plantillako ordezkariekin eseri eta egun dauden arazoei konponbidea emateko, hau da, eredu duin baten alde egiteko. Bien bitartean, langileek lanaldi partzialekin, soldata ta ratio eskasekin jarraitzen dute, zerbitzua ere halakoa izanik.
Hori dela eta, bihar kalera itzuliko dira beste greba egun batekin, eta 12:00etan Donostiako Boulvedarrean egingo dute elkarretaratzea, ondotik alde zaharra zeharkatzeko manifestazioan.
Hala ere, ez da biharko hitzordu bakarra izango: patronalek premiazko bilera deitu dute bihar, uztailaren 15ean, 09:30ean LHKn. Aurreratu dutene, “proposamen hobea” jarriko dute mahai gainean. Greba eguna izan arren, sindikatuak erantzukizunez bertaratuko gara.