Gipuzkoako Arte Grafikoen hitzarmena ez du sinatuko ELAk

Azken hilabetean 3 greba egun arrakastatsu egin eta gero, Gpuzkoako Are Grafikoetako hitzarmena negoziatzeko bilera berri bat egin zen atzo.
Bilera honetan, sektore honetan gehiengoa duen LAB sindikatuak aldebakarreko hainbat proposamen jarri zituen mahai gainean, gainontzeko sindikatuei aldez aurretik jakinarazi gabe.
Hainbat etenaldi eta gero, LABek ontzat eman zuen ADEGIren azken proposamena. Proposamenak honakoa biltzen du: 2016. urtean %0,8ko igoera soldatetan eta 2017 eta 2018. urteetan berriz, KPIaren igoera, baita ultraktibitateko 3 urteetan ere. ELAren aburuz igoerak ez dira nahikoak.
Ez dira nahikoak ere, lan erreformaren aurrean blindatzeko. Hitzarmena betetzen ez bada, ez daude mehatxu horren aurrean blindatuta. ORPRICCE ere ez dute aipatzen, ez da babesten estatu mailako hitzarmenaren aurrean, eta ez da blindajerik onena enpresa hitzarmenetan ere...
Bestalde, zehaztasun gutxikoa da textua beste alor batzuetan ere. ELAren esanetan, hau oso larria izan daiteke. Izan ere, ultraktibitateari dagokionez, idatziz zehazten denaren arabera, egoera are gehiago okertu daiteke, gaur egungo egoera are gehiago larrituz. CCOO eta UGT sindikatuek ere ez dute onartu gaur aldez aurreko akordioa.