Gipuzkoako Arte Grafikoetako langileek bi greba egun egin dituzte jada

2022/09/29
Gipuzkoako Arte Grafikoen sektoreko langile askok elkarretaratzea egin dute hitzarmenaren alde Adegi patronalaren egoitzaren aurrean. Patronalaren eskaintza onartezina da eta sindikatuek konbokatuta dituzten lau greba egunetatik bigarrena burutu dute gaur sektoreko langileek. Hurrengoak urriaren 4an eta 6an egingo dute.

Greba honekin patronala benetako negoziazioa bultzatzera behartu nahi da, orain arte ez baitu eskaintza seriorik egin.
ELAk KPIa bermatzea eta inaplikazio klausula eskatzen ditu besteak beste. Eta patronalak eduki hauek mahai gainean jarri ezean grebekin jarraituko duela adierazi du.