Gipuzkoako Aspaceko langileek elkarretaratzea egin dute hitzarmenaren eta zerbitzuaren kalitatearen alde

2022/07/21
Eguneko zentroetan eta irakaskuntza-zerbitzuan lan egiten duten Gipuzkoako Aspaceko langileek elkarretaratzea egin dute Donostiko udaletxearen aurrean hitzarmenaren eta zerbitzuaren kalitatearen alde.

Aspace Gipuzkoan eguneko zentruetan eta irakaskuntza zerbitzuan lan egiten duten langileek hitzarmenaren negoziazioa eta gutxienez KPIa defendatzeaz gain, enpresa barruan ematen ari diren beste arazo batzuk ere ezagutzera eman nahi dituzte.

Izan ere, enpresak langileak ez dituela baloratzen salatzen dute, baita enpresak ez duela nahikoa baliabide inbertitzen beraien lana ongi egin ahal izateko materialetan.

Ondorioz, ezin diete erabiltzaileei behar duten neurriko zerbitzua eskaini.