Gipuzkoako autoeskolek lanuztea egingo dute gaur hitzarmenaren negoziazioaren alde

2004/07/05

Gipuzkoako Autoeskolen Hitzarmena otsailaren hasieratik negoziatzen ari dira. Geroztik bi bilkura antolatu dituzte eta baita fax kanpaina bat ere. Martxoan negoziazioak oso aurreratuak izan ziren baina patronalak bertan behera utzi zituen hartutako erabakiak. Horrez gainera negoziazioa atzeratzen aritu zen bitan huts egin baitzuen negoziazio mahaian. Orain behetik jo du negoziazioan.

Laburki hona hemen negoziazioaren atal gatazkatsuen egoera egun:

  • 2003 urtean Hego Euskal Herrian 629 konbenioetan bataz beste urte osoko lanaldia 1.630 ordukoa izan da. Irakakasleek eta teorikakoek 1.820 ordu betetzen dituzte. 2004 eta 2005erako urtero 20 ordu gutxiago eskatzen dituzte sindikatuek. Patronalak 12 ordu besterik ez ditu murriztu nahi.
  • Teorikako irakasleek praktikakoen titulazioa daukate, baina askoz ordu gehiago egin behar dituzte eta gutxiago kobratu. ELAk eta LABek parekatze prozesua eskatzen dugu; patronalak, ordea ez du halakorik nahi.
  • A moduluko irakasleek 25 urteotan 100 orduko oinarrizko soldata izan dute. Baina askoz ordu gehiago egiten dituzte hilero. Eta askotan 101. ordutik aurrera ez dizkiete aitortzen. Ondorioak bajetan, jubilatzean eta abar nabarmentzen dira, eta hori iruzurra da!!!
  • Ez dizkiete beste lanak ordaintzen: leku aldaketak, ibilgailuen mantentzea&
  • 100 orduko aparteko pagak kobratzen dituzte. Beste horrenbeste oporretan. Eta ez lan egindako orduen bataz bestekoa, legeek eta hala onartu arren. 2004rako 110 orduko oinarrizko soldata eskatzen dute eta 115 ordukoa 2005erako. Baina patronalak datozen bi urteotarako 110 ordutan utzi nahi ditu.

Hala adierazi dute uztailaren 5eko bileran: irakasle ez direnentzat eta teorikako irakasleentzat urtero 12 orduko murrizketa eskaintzen dietela 2004 eta 2005ean; eta 110 orduko oinarrizko soldata A moduluko irakasleentzat bi urteotan.

Guzti hau kontutan izanik, langileek uztailaren 13an lanuztea egitea erabaki dugte, goizeko 8:30etik arratsaldeko 15:00ak arte. Aldi berean, Azpeitian bi bilkura antolatuko dira, bata 8:30an Anbulatorioaren aurrean. Eta beste bi goizeko 9:00 eta 11:00etan azterketak egiten diren zabaldegian, Azkoitiko errepidean.