Gipuzkoako Diputazioak menpekotasuna duten pertsonen balorazioa enpresa pribatu baten esku utzi du

2008/05/22
Gipuzkoako Diputazioak menpekotasunari buruzko legedia ez duela betetzen salatu du ELAk. Izan ere menpekotasun mailaren balorazio prozesua esku pribatuetan utzi du Diputazioak, legea urratuz. Legeak azaltzen duenez lan hau Diputazio bertako langileek egin beharko lukete. Diputazioak hartutako erabakia Matia Fundazioko enpresa baten mesedetan izan da, bere esku utzi baititu datuak.

ELAren iritziz erabakiak ondorio kaltegarriak ekarriko ditu. Izan ere, balorazio prozesua ez da behar bezala egiten ari (ordubete behar den lan baterako 15 minutu besterik ez da erabiltzen) eta menpekotasuna duten pertsonen jarraipena azpikontrata baten esku utzi da. Horrez gain, menpekotasuna duten adinekoen kopurua nabarmenki gora doala kontutan izanik, Gipuzkoako Diputazioak bere interesen arabera presionatu lezake azpikontrata.

Bestalde, esleipena egin zen garaiko Aldundiko goi kargu bat Gerozerlan enpresako burua da une honetan. Gerozerlan Zumarragako Faustino Orbegoko adinekoen erresidentziaren gestioaz arduratzen da, eta Matia Fundazioak eta Construcciones Moyuaren partaidetzarekin osatua dago.

Irakurri idatzia