Gipuzkoako diputazioko geriatrikoak greban

2004/09/20

Tolosako Foru Aldundiko egoitzan, azpikontratatutako "arreta personaleko" langileak, abuztuaren 27az geroztik greban dauden Eibarko Ego-Gain Egoitzako langileen grebari atxekitzea erabaki dute.

Erabaki honen arrazoiak, alde batetik, lan baldintzen okerrerako plantemenduan datza, zerbitzuaren zati handi baten azpikontrtazioarekin hasitakoa, orain urte batzu jada. Zehazkiago:

  • Arreta pertsonaleko langileak: Soldaten %30eko murrizketarekin hasi eta orain arteko lanaldia 186 ordu gehiagora igotzea, eta orain arte eskuratutako eskubideen erabateko galera besteak beste: antzinatasuna, plusak, baja egoerak etb.
  • Garbitasuneko langileak: Galdutako 11 lanpostu.
  • Lantokietako langileak: Galdutako 4 lanpostu.
  • Eta bestalde, aipatutako baldintzek, adinduei eskainitako arretaren kalitatearen gainbehera nabarmena dakarte.

    Egoeraren zentzugabekeria eta narriadura hain argiak izanik, Diputazioak azpikontratatu beharreko enpresa ere atzera bota dela azkeneko momentuan.

    Diputazioko arduradunei agerian utzi nahi diegu, kalitatezko zerbitzu baten alde irizpide aurrerakoiagoak erabili beharko lituzketela. Nola mantendu nahi da arreta hau urtean 19.000 ordu gutxiago eskainiz? Edo, modu honetan ez al da okertzen eskualde hauetako adinduei eskainitako zerbitzuaren kalitatea?

    Diputazioak aurrera daraman politika atzerakoiak eragin duen kezkaren ondorioz, eskualde hauetako Udalak ere hasiak dira jada, mozioak onartzen arreta zerbitzuak eta giza baliabideak duintasunezko baldintzetan mantentzearen alde.

    Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiari zera eskatzen diogu, zerbitzuarekiko eginiko proposamenak berriz hausnartu ditzan eta egungo arreta maila mantendu eta orain arte lanean diharduen langilegoaren subrogazioa bermatzea.

    ELA, LAB, ESK, UGT