Gipuzkoako egoitzen %85ek hitzarmena lortu dute
2015/06/01
Gaur hasi dute greba mugagabea Gipuzkoako adinekoen egoitza eta eguneko zentroetan. Maiatzaren 29an EULENeko zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak (ELAk 15 ordezkari eta LABek 2) akordioa lortu zuten; hori dela-eta, uneotan greba deialdia egun hamar zahar-etxetara mugatzen da. Hamar horietatik zazpik bat egin dute ELAren deialdiarekin.
Greba deialditik kanpo geratu dira Matia Fundazioa eta Zorroaga Patronatua, negoziazio prozesu berezia baitute, euren hitzarmen propioa baitute.