Gipuzkoako egoitzetako greban udalek errepresioaren bidea hartzen dute

2009/05/29
Otsaila geroztik Gipuzkoako hainbat egoitzetan lanuzte partzialak egiten ari dira. Lanuzte hauek egoitza batzutan areagotu egin dira, 24 orduko deialdiak eginaz.

Udala bera Titularra den Andoain, Ordizia eta Villabonako Egoitzetan eta Diputazio titularra den Eibarko Egogoain eta Donostiako Aldakoenea Egoitza Publikoetan, langileek aldarrikatzen duten equiparazioa ez dute negoziatu nahi. Negoziazioari bide ez ematea gutxi balitz, aldarrikapenak eta langileak berak  erreprimitzen hasiak dira. ELAk jarrera hau salatzen du.

Ordiziako Alkateak Udal Batza egiten ari zen egoitzatik langileak aterarazteko agindua eman zuen joan den Maiatzaren 27 honetan. Diskriminazioarekin bukatzeko negoziazioa besterik ez zuten eskatzen. Aldarrikapen hau Alkateari egin zitzaion duela 3 hilabete eta inongo erantzunik ez dugu. Ordiziako San Jose Udal Egoitzan, kategori berdinetan soldata-eskala bikoitza dute: bat udal langileak dutena eta bestea subkontratako langileak dutena. Horrela EULEN San Jose subkontratako Erizain Laguntzaileek urtean 8.465,10€ gutxiago kobratzen dute. 

Ez da errepresio bidea hautatzen duen Alkate bakarra. Villabonako Udalan, EAE-ANV bezala aurkeztu zen eta agintzen duen Villabonako Udalan, Alkateak aste hontan bertan  kartela guztiak kentzea agindu du.  Kartelak subkontratako langileen ekiparazio aldarrikapena jasotzen zuten. Alkatesa honek ere ez du negoziatu nahi. EAJ-PNVrekin bat egiten du  errepresio bide honetan.

Andoainen PSOEko Alkatetzak aldarrikapenen errepresio bidea bera hartu du, aldarrikapen-kartela guztiak kenduz.

Diskriminazioa bere maila gorenean, Andoaingo San Juan Bataiatzaile Udal egoitza honetan ematen da. Nahiz eta lan berdina egin subkontratako Erizain Auxiliarrek kategori berdineko udal langileek baino lan berdina egiteagatik 10.822€ gutxiago irabazten dute urtean.

Diskriminazio bera mantentzen du EUDELeko Presidentea eta Tolosako Alkatea den EAJ-PNVko Jokin Bildarratzek. Iurreamendi Udal Egoitzan 100 langile mantentzen ditu diskriminatuak. Tolosako egoitza honetan, azpikontratako Erizain Auxiliarrek, kategori berdineko udal langileen lan berdina egiteagatik 6.000€ gutxiago irabazten dute urtean.