Gipuzkoako Eraikuntza Hitzarmenaren aurkako erasoa

2009/04/23
Hainbat Federazioak salatu du Gipuzkoako patronalak Eraikuntzako langileen lan-eskubideen aurka egiten duen erasoa.

Eta gainera, toki-, foru-, eta autonomia-mailetako administrazioen laguntzaz egiten ari da erasoa.

Politika horren ondorioz, probintzia-hitzarmenaren eraginpeko enplegua eurrez ari da galtzen, azpikontratazio irregularra areagotzen den bitartean.

Lan-eskubideak dituen enplegu finkoa kendu, eta azpikontratak gero eta gehiago ugaltzen dira. Langile azpikontratatuek ez baitute lan-eskubiderik, eta segurtasun zein osasunaren aldetik baldintza ezin txarragoetan lan egin beharrez daude.

Enpresa azpikontratatuen kontratu gehienak lege-iruzurrean eginak dira, lanaldiak mugagabeak, eta soldatak probintzia-hitzarmenean ezarritakoak baino dexente txikiagoak.

ELAk behin eta berriz salatu du egoera hori Lan Ikuskaritzan, eta orain kanpaina bati ekingo dio lantokietan, hitzarmenaren eragina sektoreko langile guztienganaino hedatzeko, herri-erakundeei aldarriren bat esanarazteko, eta herri-lanen baldintza-orrietan Gipuzkoako hitzarmenaren lan-eskubideak eta soldatak jasotzeko.