Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmenaren akordioa onartu du ordezkarien batzarrak

2004/06/14

Gipuzkoako Eraikuntzako langileen ordezkarien batzarrak, ELA, LAB eta UGTk Adegirekin sektoreko hitzarmenaren inguruan lortutako akordioa onartu du, ondorioz duela hilabete luze abiatu zen mugagabeko greba bertan behera geratu da:

Hauek dira lortutako akordioaren ildo nagusiak:
Iraupena: 3 urte

Soldatak: KPI +1,55 hitzarmenak irauten duen urte bakoitzerako

Geroa: 2005eko urtarrilaren batetik aurrera enpresariek %0,20 gehiago jarriko dute, eta 2006an %0,20 gehiago.

Lanaldia: Urtero 6 orduen murrizketa (2004an 1.710, 2005ean 1.704 eta 2006an 1.698)

Behin-behineko ezintasunak
Hitzarmenari hurrengo testua gehituko zaio: 2004ko abenduaren 31 baino lehen, sektoreko langileentzat behin-behineko ezintasuna dela eta, jaso beharreko portzentaiak eta kasuistika adostu beharko ditu Negoziazio mahai iraunkorrak.
Abenduaren 31 baino lehen akordiorik izan ezean PRECOk egindako bitartekotza proposamena aintzat hartu beharko dute bi aldeek.(...)


Dieta erdiak: 2004 (sinaduraren ondotik) 9 euro; 2005ean 9,60 euro eta 2006an 10,30 euro.

Kilometrajea

Aseguru poliza

Azpikontratazioan ardura