GIPUZKOAKO ERAIKUNTZAKO PLATAFORMA AURKEZTU DU ELAK

2004/02/18

ELAk gaurko egunez aurkeztu ditu mahai negoziatzailean 2004 urteko Gipuzkoako Eraikuntzako Lan Hitzarmenerako proposatzen dituen edukiak. ELAk %49,89ko ordezkaritza du Gipuzkoako erainkuntza enpresetan.

Hauek dira plataformak jasotzen dituen erreibindikazio nagusiak:

· IRAUPENA: Urte baterako.

· LAN IHARDUNALDIA: Urteko 1.696 ordu, 20 orduko murrizketa.

· SOLDATAK: KPI + 2 puntu.

· EXTRASALARIAL PLUSA: Oinarrizko Soldatan sar dadila.

· DIETAK: Goiz eta arratsaldez egonik beraien etxetik abiatuta 10 km baino gehiago dutenentzat lantokira, zenbateko bakarra guztientzat: 10,40.

· KILOMETRAiA: Egoera berdina langile guztientzat. Langilearen etxetik lantokira bitarte bere ibilgailua erabiltzen duen langileak 0,26 eta 0,28 Km´ko (lankiderik eraman ezkero).

· BIDAIETAKO DENBORA: Nahiz joanekoan zein etorreran, lantokirako bidaiak 30 minututik gora duen denborak, laneko denboraren tratamendua edukiko du.

· AZPIKONTRATAZIOAREN ERANTZUNKIZUNA: Kontrata nagusiak kontzeptu guztietan elkartasunez jokatuko du azpikontratazioarekin.

· GAIXOTASUNEZKO BAJAK: Lehen egunetik %75a.

· MUTUAK: Gaixotasunen kudeaketa ta kontrola Osakidetzaren gain izan dadila.

· ERREKIONOZIMENDU MEDIKUA: Lan ihardunaldiaren barne egingo da.

· ASEGURU POLIZA: Hiltzean eta guztizko ezintasun zein totala onartzean, 110.000 ´tara igotzea indemnizazioa. Zenbateko hau bikoitza izango da segurtasun faltagatik gertatutako istripuetan.

· KONTRATAZIOA: Obra amaierarte kontratatuak diren langileek finkotasuna lortuko dute urtebete baino lehenago inolako likidaziorik kobratu ezean. Finikitoan kobratu beharreko indemnizazioa %7´ra igoko da.

· LAN EGUTEGIA: Lan Hitzarmenak dioenaren arabera, behar den eran eta denboran egutegirik egiten ez duen enpresak, Lan Hitzarmen honetan finkatutako egutegiaren arabera moldatuko da.

· EGURALDI TXARRAK: %70´ean errekuperatu beharko dira. Artikulutik kanpo leudeke bai fabrikak, tailerrak, zein bestelako adostasunak dituztenak.

· ERRELEBO KONTRATUA: 60 urtetara iristen diren langileek, horrela nahi izan ezkero, enpresa behar dezakete kontratu mota hau gauzatu ahal izateko.

· EUSKALDUNTZEA: Mahai Negoziatzaile Iraunkorrak lan talde bat sortuko du, Euskararen erabilpena eta sustapena eraikuntzan ere aurrera eman dadin.

· LANGILE ATZERRITARRAK: Gainontzeko langileen lan baldintza berdinak bermatuko zaizkie. 3 egunetako lizentzi ordaindua edukiko dute beraien lan zein erresidentzi egoera normalizatu dezaten.

· BEREHORTAKO BIKOTEAK: Behar den erregistro ofizialetan inskribaturik dauden bikoteek, ezkondurik dauden bikoteen lizentzi onura berdinak edukiko dituzte.

· GEROA: Alde bakoitzeko %0,50´eko igoera.