Gipuzkoako Eskuhartze Sozialeko hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea
2015/07/08
ELA, LAB eta CCOO sindikatuetako ordezkariak Donostiako Lan Harreman Kontseiluaren aurrean bildu dira gaur goizean Eskuhartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazioa aldarrikatzeko. Hedatzen patronalak, Gipuzkoako bertan behera utzi duela negoziazioa salatu dute.
ELA, LAB eta CCOOko ordezkariek gaurkoa protesta gehiago izango dituen etapa baten hasiera dela azpimarratu dute. Izan ere, lehenengo hitzarmena orain dela lau urte sinatu zuten eta orain hitzarmen hura berritzeko garaia iritsi dela diote.