Gipuzkoako Eskuhartze Sozialeko hitzarmenaren aldeko mobilizazioak darraite
2015/09/02
ELA, LAB eta CCOO sindikatuetako ordezkariek kotxe karabana batean parte hartu dute gaur goizean Eskuhartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazioa aldarrikatzeko. Hedatzen patronalak negoziazioa bertan behera utzi duela salatu dute.
ELA, LAB eta CCOOko ordezkariek gaurkoa protesta gehiago izango dituen etapa baten hasiera dela azpimarratu dute. Izan ere, lehenengo hitzarmena orain dela lau urte sinatu zuten eta orain hitzarmen hura berritzeko garaia iritsi dela diote.