Gipuzkoako Foru Aldundiak erresidentzietan ez du bermatzen Koronabirusaren inguruan ezarritako gomendioak betetzea

Gaiarekin fribolizatzeko inolako asmorik gabe, ELAk salatzen du zerbitzu publiko hori pribatizatzeko erabaki politikoa hartzen denean, adinekoen eta desgaitasunen bat dutenen zaintzarena, inolaz ere ez dela lehenesten pertsona horien babes berezia, zerbitzu hori kudeatzen duten enpresen interes ekonomikoak baizik.
Gomendioei buruz, Gipuzkoako Foru Aldundia publikoki horiek planteatzen eta kudeatzaile onaren irudi izatetik haratago, pribatizatutako zerbitzuen gomendioak direnez, horiek zorrotz betetzea enpresa pribatuen eta haien zuzendaritzen esku uzten da.
ELAk gaineratzen du Eusko Jaurlaritzak edo Gipuzkoako Foru Aldundiak benetako borondatea balute egoitzetako erabiltzaileei kalitatezko zerbitzua bermatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzeko, egungo plantillak bikoiztuko lituzketela eta sektoreko langileei lan-baldintza duinak bermatuko lizkiekeela. Hori egiten ez duten bitartean adabakiak izango dira; alde batetik, sektoreko emakume langileen protesta neutralizatzea bilatzen dute, eta, bestetik, iritzi publikoaren aurrean aurpegia garbitzea.
Joan den astean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Osakidetzako Osasun Sailak Gipuzkoako egoitzetarako eta eguneko zentroetarako gomendio batzuk publiko egin zituzten. Gomendio horiek koronabirusari eusteko egungo agertokian egiten ziren, eta, hizpide dugun kasuan, adineko pertsonak arrisku eta babes bereziko kolektibo bat direlako, Konstituzioaren 50. artikuluan aurreikusten den bezala.