Gipuzkoako Foru Aldundiak uko egiten dio egoitzetako langileekin biltzeari grebak 255 egun betetzen dituen egunean

2021/12/17
Gipuzkoako egoitzetako langileak kalera atera dira gaur berriro -255 greba egun betetzen dira-, Maite Peña Gizarte Ekintzako diputatuari bilera bat eskatzeko, 3 urte baino gehiago irauten duen gatazkari amaiera emateko eta erabiltzaileei zerbitzu duina eta kalitatezkoa emateko. Horretarako, langileak Txara II egoitzara joan dira, diputatuaren lantokira, baina ez dute bilera hori lortu.

Urriaren 28an eta azaroaren 12an bi bilera-eskaera egin ziren LABekin eta Gipuzkoako Senideak elkartearekin batera. Ia bi hilabete igarota, diputatuak esan zuen deituko zuela eta ez du egin.

Gauzak horrela, ELAk berriro eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari behingoz bere gain har dezala erantzukizuna eta gatazka konpon dezala. «Egoera oso larria da egoitzetan, eta ezin diote uko egin lan-baldintzei, lan-karga basatiei eta langile-faltari», salatu du sindikatuak.