Gipuzkoako Foru Aldundian politikoek kargua uzterakoan eskuratzen dituzten ordainsariak salatu ditu ELAk

2007/10/15
ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiko bederatzi diputatuk euren karguak utzi ondoren hilero kalte ordainak jasotzen jarraitzea, nahiz eta une honetan lanean egon. Guztira 50.715 euro jasotzen dituzte Diputazioko kutxatik.

ELAren iritziz:

-Kasu gehienetan, kargu politikorako izendatu zituzten alderdi berberak errekolokazioak arduratzen dira, sarritan erakunde publikoetan eta ordainsari hobeagoekin.

-Beste batzuk arlo publikoetara joaten dira; behin baino gehiagotan harreman profesionala izan duten enpresa izaten direlarik.

-Ordainsaria jasotzen dutenen artean, ez dago inor langabeziaren legediaren ondoren prestazioek izan dituzten murrizketak kritikatu dituztenen artean.

-Gipuzkoako Foru Aldundia utzi ondoren inor ez da gelditzen langabezian.

-ELAren irudikoz onartezina da zesantien (kargua uzterakoan jasotzen den ordainsaria) bitartez diru sarrerak izan dituzten karguen jarrera;euren mesedetarako onartutako legeaz baliatu direlarik.

-ELAk legedia bertan behera uztea eskatzen du.