Gipuzkoako Foru Aldundiko garbitzaile azpikontratatuek elkarrateratzea egin dute erosmen-maila galtzearen aurka

2022/01/19
Gipuzkoako Foru Aldundiko garbikuntzako langile azpikontratatuek mobilizazioak hasi dituzte enpresari benetako negoziazioa eta kolektiboaren erosmen ahalmena ez galtzea eskatzeko. Gaur goizean elkarretaratzea egin dute Gipuzkoa Plazan, foru erakundearen aurrean, zerbitzuaren azken arduradun gisa parte har dezan eskatzeko.

Hitzarmen berriaren negoziazioa 2021ko maiatzean hasi zen. Azpikontratatutako kolektibo hoenk, Aldundiko zuzeneko garbitzaileekin alderatuta, 6.000€ gutxiago kobratzen ditu. Azpikontratatutako enpresa bateko langile izate hutsagatik. Berriz ere ikusten dugu administrazioak azpikontratazioaren bidea hartu duela kostuak merkatzeko.
Baina administrazioak ez ezik, enpresa esleipendunak ere, EULENek, 6.000 euroko soldata-arrakala izanik, azpikontratei soldatak izoztea proposatzen du. EAEko KPIaren itxiera % 6,5ekoa izan denean, 2021erako soldatak izoztea proposatzen du enpresak, % 1,5eko igoera 2022rako eta % 1,75ekoa 2023rako.
Enpresa-batzordeak uste du planteamendu hori onartezina dela. Pandemia garaian, birusik ez hedatzeko garbitzaile hauen lana funtsezkoa izanik, onartezina iruditzen zaigu soldatak izoztea. Baina ez bakarrik, soldata-igoera KPIarekin ez lotzea jokoaren arauak aldatzea da, eta ez dugu onartuko.
Badakigu egoera honen erantzuleak enpresa eta Gipuzkoako Aldundia direla, azken batean. Administrazio horri bilera eskatu diogu egoera azaltzeko, eta gaur egun ez digu erantzun.