Gipuzkoako Foru Aldundiko garbitzaileak lan baldintzak parekatu dituzte

2007/09/30
Urriaren lehenean EULEN-eko asanbladak Gipuzkoako Foru Aldundiko garbitzaileekiko lan baldintzen parekatzea onartu du, aho batez. EULEN Gipuzkoako Aldundiak azpikontratatutako garbiketa enpresa bat da, eta Aldundiko egoitza ezberdinen garbiketa darama.

Akordioa urriaren 2an sinatuko da. ELA oso pozik dago lortutako akordioarekin, langileen lan baldintzak nabarmen hobetuko direlako. ELAk espero du akordio hau langileen lan baldintzak duintzeko balioko duen beste akordio batzuen aurrekaria izatea.

Akordioaren arabera langileek hilero 100 euro gehiago irabaziko dituzte 2008. urtetik aurrera. Kopuru hori biderakatuz joango da urtez urte. Akordioa lau urteetarako denez, hauek izango dira hileroko igoerak: 2008an, 100 euro; 2009an 200 euro; 2010an 300 euro; 2011aan 400 euro.

Bestalde, sindikatu honen arabera ezinbestekoa da azpimarratzea arlo honetako langileen borroka. Donostiako eta Irungo garbitzaileek argi erakutsi ziguten ezinbestekoa dela borrokatzea lan baldintzak hobetzeko; akordioa gisa horretako borroken ondorio izan da.