Gipuzkoako garbitasuneko hitzarmenean akordioa lortu da

2007/11/23
ELArentzat oso positiboa da ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek eta Aspel patronalak Gipuzkoako garbitasunaren sektorean lortu duten akordioa. ELAk gehiengo osoa du sektore honetan, %53,10a, eta bertan 6.000 lagunek egiten dute lan, gehienak emakumeak.

Akordioa ASPEL patronala eta Gipuzkoako garbitasuneko alorrean ordezkaritza dugun sindikatu guztion artean izan da. ELA: % 53,10%-CCOO: %13,7-LAB: %11,95 ESK: %11.06-UGT: %10.18. Gipuzkoako garbitasuneko alorren 6.000 langilek lan egiten dute eta gehiengoa emakumeak dira.

Hitzarmenak 3 urteetarako iraupena izango du: 200-2008-2009:

2007rako: KPI + 1
2008rako: KPI + 1.5
2009rako: KPI + 2

Garraio gehigarria eguneko 1.75 eurotatik 2 eurotara igotzen da. 2008 eta 2009 urteetarako soldatak dituen igoera berdinak izango ditu.

Garbitasuneko langileek asteko 35 orduko lanordua 2001ko greban lortu zuten.

Era berean hitzarmenak urteko lan egutegia jasoko du. Honela, egutegirik gabe dagoen langilegoarentzat aplikagarria izango da. Enpresa askok ez baitute egutegirik egiten.

Behin behineko langileek oporrak kobratu ordez, hauek denbora librean hartzeko aukera dute, amatasun kasutan oporrak datorren urtean hartu daitezke eta lanaldi erdiko eszedentzia eskatzeko aukera ere jasotzen da.