Gipuzkoako garbitzaileak Bilbora joan dira Guggenheimeko greban dauden langileei babesa emateko

Gogoratu dezagun garbikuntza feminizatutako sektorea dela, eta soldata arrakala sufritzen duen arloa. Horren adibidea da Guggenheim bera: garbitzaileen arteko bi azpisektore alderatuz gero, bata, gizonezko gehien biltzen dituen kale garbitzaileena, eta, bestea, erabat feminizatutako eraikinetako garbitzaileena, garbi ikusten da urteko soldatan 8.000 bat euroko aldea dagoela –erreferentzia bakartzat hartuz gero oinarrizko soldatak, hots, plusak alde batera utzita–. Eta kontuan izan behar da Bizkaian garbitzaile baten oinarrizko urteko soldata 16.000 bat eurokoa dela, lanaldi osoa izateko 'zortea' badu. Hortaz, Bizkaiko garbitasunean arrakala %50ekoa da, gutxi gorabehera. Gipuzkoan ere antzekoa da egoera. Horregatik, elkarrekin egin nahi izan dute ekitaldia, arrakala horri aurre egin behar zaiola aldarrikatzeko.
Era berean, Guggenheimeko borroka eredugarria ere badela adierazi diete Gipuzkoako garbitzaileek Bilbokoei, talde txiki batek soldata arrakalari aurre egiten ari delako Guggenheim bezalako erakunde batean; are gehiago erankunde publikoak museoko patronatuko kide direnean. Hori dela eta, lantokiz lantoki arrakalari aurre egitea ezinbestekoa dela azpimarratu dute gaurko ekitaldian.