Gipuzkoako grafikagintzako negoziazio mahaian bere parte hartzea etetea erabaki dute sindikatuek

2010/03/26
Grafikagintzako negoziazio mahaia elkartu da martxoaren 26an. Adegi orain arteko bere jarreran berresten denez, LAB ELA eta CCOO sindikatuek negoziazio mahaian bere parte hartzea etetea erabaki dute. Ez dute negoziazioa uzten. ADEGIk jarrera aldatu eta egungo hitzarmenetik negoziazioa abiatzeko baldintzak ematen direnean bueltatuko direla, adierazi dute.

2010ean, patronalak, krisiaz baliatuz, eduki gabeko hitzarmenak edota soldata eta lan baldintzetan atzerapausoak inposatu nahiko zituela esaten genuen negoziazio kolektiboaren prestaketari ekin genionean.

Sindikatuen iritziz, "zoritxarrez asmatu genuen eta Adegi bete betean sartu da estrategia horretan. Azken urte hauetan negoziazio kolektiboan eman den erasorik handiena gauzatu nahi du proposatu duen plataforma onartezin eta atzerakoiarekin. Egungo hitzarmena goitik behera aldatu nahi du, langileen kaltetan noski. Hitzarmenaren izaerari eraso egiten zaio eta orain arteko negoziatzeko moduan hankaz gora jarri nahi du".

            Adegiren plataformaren puntu nagusiak:

-          Soldaten izoztea.

-          Hitzarmenaren indarraldi mugagabearekin bukatzea.

-          Jardunaldia 59 ordu gehiagora igotzea txandakako langileentzat.

-          Zurgapen ezaren klausularen, antzinatasunaren, gaixotasun arrunten kasuko bajen osagarriaren desagerpena.

-          Malgutasun kontzeptua sartzen dute, langileko 120 ordu enpresaren esku izanaz.

-          Eskubide sindikal batzuen amaiera.

-          Etab.

 LAB ELA eta CCOOen balorazioa oso ezezkorra da, "parametro hauetan negoziazioa guztiz antzua da. Atzerapausoetan oinarritutako negoziazio batean ez dago inolako tartetik akordioetarako. Akordioa egotekoan egundo hitzarmena hobetzen duen proposamen baten inguruan izango da.        Horregatik, bilerak egiten, denbora pasatzen utziz, ezer lortu gabe, ADEGIren negoziazio estrategiari zilegitasuna ematea da langileengan gezurrezko espektatibak sortuz".

             Hitzarmena, gaur egun inoiz baino beharrezkotzat jotzen dute. "LAB ELA eta CCOOek hitzarmen duin bat lortu nahi dute, baina ADEGIren harrokeriak ez du laguntzen helburu hori lortzen. LAB ELA eta CCOOek ez du ADEGIren txantaia onartuko eta saiatuko gara negoziazioa ohizko  parametrotara ekartzen".