Gipuzkoako hainbat hotel garrantzitsuetan akordioak lortu dira

2005/09/22

Irailaren 23rako ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Ostalaritzako grebara deituta zuten Gipuzkoan. Hala ere, Gipuzkoako Hotelik nagusienetan ez zen greba egiteko beharrik izan. Maria Cristina, Aranzazu, Londres eta Gudamendi hoteletan, besteak beste, akordioak lortu ziren irailaren 22an, eta greba bertan behera gelditu zen hotel horietan. Aipatu hoteletan lortutako akordioek Adegik eskaintzen zituen akordioak baina askoz ere hobeak dira langileen ikuspuntutik. KPI+1,1 eta 1,4 bitarteko soldata igoerak edo lanaldiaren murrizketak izan dira lortutako akordio batzuk. Akordio hauek erakusten dutenez, Adegiren estrategiak porrot egin du. Izan ere, askordioetan alde batera utzi dituzte bere proposamenak.