Gipuzkoako jostailu-dendetako hitzarmenaren akordioa

2006/02/13

ELAk eta Merkataritza Federazioak Gipuzkoako jostailu-dendetako hitzarmenaren inguruko akordio bat lortu dute. ELAk mahaiko ordezkaritzaren %100 zuen, eta akordioa 2004, 2005 eta 2006 urteetarako balioa du.

ELAk oso era positiboan baloratzen du akordioa; izan ere, bi aldeek negoziatzeko borondatea dutenean akordioa lortu daitekeela erakusten duelako. ELArentzat, bereziki garrantzitsua da akordioak jasotzea soldataren igoerak atzeraeraginezko izaera izango dutela.

Bestalde, ELArentzat akordiak agerian uzten du, beste behin, Gipuzkoan ADEGI ez dagoen sektoreetan akordio onak lortu daitezkeela. Gauzak honela, Gipuzkoan merkataritzako akordioetan atzeratuta dauden hitzarmenak ADEGIk esklusiboki negoziatzen dituenak dira. ADEGI, negoziatzeko ezintasunaren marka guztiak hausten ari da.