Gipuzkoako kiroldegietako lan hitzarmena sinatu da

2010/01/26
Lan hitzarmen honek 1.500 langileengan du eragina lurralde honetan.

ELAk urtarrilaren 26an sinatu du arlo honetako patronalarekin Gipuzkoako kirol eraikuntzetako azpikontratetako beharginen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmena.
Akordio honen ondorioz, langile guztiei kategori profesionala hobetuko zaie. Izan ere, garbitzaileek urtean 3.000 euro eta sorosleek 4.300 euro gehiago jasoko dituzte. Era berean, lan ordutegia murriztuko da lau urteren buruan, asteko 35 ordutan kokatu arte.
Arlo honetan ematen ari den intrusismoarekin amaitze aldera, kirol teknikaria izateko titulazioa zehaztu da eta lan honetan aritzeko IVEP, kirol hezkuntza edo-eta hezkuntza fisikoko goi mailako  ikasketak amaituta izatea derrigorrezkoa izango da.