Gipuzkoako metalean ADEGIk ez du negoziatzen, hitzarmeneko edukiak inposatzen ditu

2004/07/20

Gaur uztailak 21ospatu den bileran, , ADEGIren jarrera honakoa izan da:

  • Negoziaketa une hau desblokea dezakeen eskaintza berri bat egiteari uko egin dio.


  • Obligaziotzat jartzen ditu ADEGIk ipinitako edukiak (3 urtetarako iraupena 2004, 2005 eta 2006) eta hauek ez badira onartzen amaitutzat ematen du negoziaketa eta mahaiko negoziaketetara gehiago ez dela azalduko dio.

  • Negoziaketa nola ulertzen duen argi eta garbi azaltzen du ADEGIk, edo berak eskeinitako edukiak onartzen dira edo ez da bilera gehiagotara joango. HORI INPOSAKETA DA.
  • BALORAZIOA

    ADEGIren posizioa garbia da; Hitzarmen Sektorial txarra nahi du, eduki baxuekin eta Gipuzkoako Metaleko enpresen eredugarritzat izan daitezen. Demagogiaren trenera apuntatzen da, lanorduak ezin direla murriztu esanaz, hau enpresentzat kaltegarria dela. Guzti honen errealitatea, enpresek dituzten onura ekonomikoak mantentzea, malgutasun, ebentualtasun eta diskriminazioaren truke.

    ELAtik ez dugu onartuko Hitzarmenean inposatu nahi dituen eduki baxuen erreferentziarik. Eduki erreibindikatibo, gogotsuak eta errealak planteatzen jarraituko dugu enpresaz enpresa oraingo onura ekonomikoen baitan.

    Hurrengo bilera, Uztailaren 28rako jarria dago hasiera batetik goizeko 11:00tan eta ELA bertara azalduko da Gipuzkoako metalurgikoentzako Hitzarmen duin bat negoziatzera.