Gipuzkoako Metaleko aberastasuna modu justuagoan banatzeko plataforma aurkeztu du ELAk sektoreko negoziazio mahaian

Izan ere, Gipuzkoako Metaleko lan karga handia da. Azaroan bertako industriaren esportazioak %17,2 handitu dira, eta 2022ko afiliaziok markak hausten jarraitzen du; industriako eta eraikuntzako langabezia zinez txikia da. Langileek, ordea, euren erosteko ahalemena txikitzen ikusi dute egunerokoa garestitu ahala.
Errealitate horren aurrean, ELAk soldaten defentsa eta lan baldintzen hobekuntza lortzeko plataforma garatu du. Baita diskriminazioari aurre egiteko ere. Esaterako, aurkeztutako neurrien artean daude soldata errealen erosteko ahalmena bermatzeko jornalen igoerak, urtean 32 ordu gutxiagoko lan jardunaren ezartzea, malgutasuna murriztea, subrogazioa, ordutegien kontrola zorroztea, genero berdintasuna lortzeko neurriak, kontratazio duinak bermatzea, lan osasunerako proposamenak, kalte ordainen bestelako sarien hobekuntzak...
Lehen bileraren ondotik, hurrengo hitzordua ezarri dute otsailaren 10erako.
Hona hemen plataforma: KLIKATU HEMEN DESKARGATZEKO