Gipuzkoako metaleko hitzarmenaren negoziazioan Adegik duen jarrera salatu dute ELAk eta LABek

2004/06/08

Gaur, ekainak 9, egin dugun bileran publikoki agertu dugu ELAk eta LABek ADEGIri mahaitik kanpo helarazi genion eskaera:

  • 2 urteko hitzarmena, 2004 eta 2005
  • Soldata igoera: KPI+ %1,40 tauletan 2004 eta 2005erako, eta errealetan %70a.
  • 2004 eta 2005ean Geroara %0,25eko aportazioa alde bakoitzatik.
  • Urte bakoitzerako 14 orduko murrizketa.

ADEGIk dio gaurko proposamena kontutan ere ez duela hartuko eta berriro ere negoziaketen amaierarekin mehatxatzen gaitu.

ELAtik negoziaketaren egoeraren balorazio ezkorra egiten dugu. ADEGIren jarrera harroa salatzen dugu, lehenengo bileratik, urtebeteko iraupena aitzakitzat hartuz, negoziazioa blokeatuta dagoela esan baitu. ELAk eta LABek 2 urtetarako hitzarmenaren proposamena negoziatzeko prest egon arren, ADEGIk bere jarrera mantentzen du, lanordu murrizketarik gabe, soldata igoera kaxkarrekin eta 3 urtetarako iraupenarekin. Bileraz bilera negoziaketen hausturarekin mehatxatzen jarraitzen du.

Mobilizazioak egiten hasteko ordua da, beraz beste sindikatuetako ordezkariei dei egiten diegu egunak zehazteko. Hurrengo bilera, ekainaren 16an goizeko 11:00tan Donostiako LHKren egoitzan izango da.