Gipuzkoako Metaleko Hitzarmenaren sinatzea dela eta ELA-Metala federazioaren komunikatua

2004/12/20

Negoziazio eredu honek patronalari bakarrik egiten dio mesede

LAB, CCOO eta UGTk , inondik inora nahikoa ez diren edukiekin, sinaturiko Gipuzkoako Metaleko Hitzarmen Probintziala, hasiera hasieratik ADEGIK inposaturiko prozesu negoziatzailearen ondorio zuzena da.

ADEGIk ez du inoiz benetako negozizaziorik nahi izan. Apirilean hasitako kontaktuetan ADEGIk garbi utzi zuen zeintzuk ziren bere asmoak eta zein edukietan sinatuko lukeen, ordutik hona milimetro bat ez du mugitu ADEGIk.

LAB, CCOO eta UGTk beraien sinadurarekin posible egin dute ADEGIk nahi zuen Hitzarmena. Hiru sindikatu hauek poliki poliki beraien aldarrikapenak beheruntz bota dituzte , apirilean ADEGIk jarritako edukiekin bat egin arte.

Hau da aurtengo "negoziazioaren" errealitatea, LAB, CCOO eta UGTk ADEGIren inposaketa onartu dute, gaur egun langilegoaren oinarrizko arazoei; subkontratazioa, diskriminazioa, ebentualiatea, etab...erantzunik ematen ez dien ADEGIren Hitzarmenari oneritzia emanez. Sinaturiko hitzarmenak patronalak azken urteetan izandako etekin haundiak sendotuko ditu.

Gertatutakoak, berriro ere garbi uzten du aldarrikapenen lortze maila borrokarako daukagun gaitasunarekin edo ahalmena-rekin uztarturik dagoela. Esparru sekto-rialak, gaur egungo baldintzetan eta alternatiba bakar bezala planteatuz gero, garbi dago ez duela balio langileen oinarrizko arazoei aurre egiteko. Ez die erantzunik ematen lan merkatuaren egunerokotasunean txertaturik dauden diskriminazioei eta ezta enpresek lortzen ari diren etekin zabalen banaketari ere.

LAB, bere sinadurarekin CCOOen tresna bihurtu da, azken honi arrazoia emanez edukien erlatibizazioa onartuz, ADEGIk inposaturiko baldintzetan Gipuzkoako Metaleko Hitzarmen Probintzialaren sinadura posible izateko. CCOOentzat edukiak sekula ez dute inolako garrantziarik izan, hauen arazo eta helburu bakarra ADEGIri pake soziala emango dioen Hitzarmena sinatzea izan da.