Gipuzkoako metaleko hitzarmenerako ELA eta LABen eskaerak

2004/02/17

Gipuzkoako Metaleko Hitzarmen Probintzialeko gehiengo sindikaleko, ELA eta LABeko Metaleko Federazioen eskaeraren bitartez, Mahai Negoziatzailea berriro elkartu da Donostiako PRECOren egoitzan. ADEGIri eman zaizkion eskaerak honako hauek dira:

- Bi urteko indarraldia, 2003 eta 2004.
- Alokairuen % 11eko igoera tauletan %70 errealetan
- 24 orduko murrizpena urte bakoitzeko.
- % 2,25era iritsi alde bakoitzak GEROARI egiten dion ekarpena
- Errelebu kontratuaren aplikazioa enpresa guztietan
- E.I.ren soldata osagarriak
- Aldi baterako langileen kontratazioei murrizpenak
- Aldi baterako enpresen bidezko kontratazioak debekatu

Astero bilera bat egitea erabaki da Donostiako PRECOko egoitzan, asteazkenero gelditu gara eta hurrengo bilera martxoak 3an izango da.